Txindokipe

Txindokipe Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Txindokipe, Club deportivo, Aita Urdaneta Etxaldea, 9, 4º/Ezk, Villafranca de Ordizia.

30/05/2012

Azken larunbatean beti bezala 9etan azaldu ginen Toyotan baina inor ez zen ageri. Beraz Luis Mª Bikuña eta biok San Migelera joan ginen. Ahaztuta nuen nolakoa zen, baina pilak jarri eta uste baina obe pasa genuen. Pentsatzen det jendea Master lasterketa igandean zela eta, eta gainera Iruñako zikloturista proba ere igandean zelarik, jendeak deskantsu egitea erabaki zuela.
Gu beti bezala, larunbatean azalduko gara 9etan, eta ondoren gerokoak.

30/05/2012

Aspalditxo idatzi gabe. Beno Lagotakoa obe ez kontatzea. Eguraldia, txarra baino txarragoa, oraindik behatz bat ez dut sentitzen pasatu nuen hotzarengaitik. Euria, hotza, berriro euria, berriro euria eta hotza, belainoa eta hotz gehiago, horrela nazkatu arte. Pena Anderrek ez bukatzea, baina emozioak hartu zuen hasieratik eta azkar xamar joan zen, indarrak agortu zitzaizkionerarte. Ondoren bukatzea izan zen nire helburua. Denbora gutxienekoa 4 h eta 52´ euri eta hotzez.

16/05/2012

Asko dira elkartu ez garen egunak, baina Itsasondoko luzia dela eta ni ez naiz beruntz jesten eta ez dakit besteen berri. Aste honetan Covandogara, nire koinatuarekin paseotxo bat ematera.

07/04/2012

Azken bazkarian egon ez zirenak, jakin dezaten bazkari gozo bat galdu zutela. Egia esan ez dakit ondo zer jan genuen Chefaren esku utzi bait genuen menua, eta aitutakoak eta gero beldur pixkat bat ere banuen, baina egia esan dena zoragarri zegoen. Berriro joateko moduan. Hurrengo elkarketa eguraldiak uzten badigu errepidean. Animo.

02/04/2012

Aste honetan bazkaria izango da Beasaingo Igartza Hotelean. Hau Ostegun Santuan izango da, beraz animatu zaitezte bai emazte, lagun edo neskalagunarekin joan zaitezkete.

02/04/2012

Azken larunbatean jota. Beste behin ere Madotzeko bira ematera joan ginen. Bixi hasi, bixi jarraitu eta makina guztiak Alegira iritsi ginenean eta Orendainera hartu zutenean, lasaitu earra hartu nuen. Nahiko lan etxera iristeko.

19/03/2012

Aste berri bat eta irteera berri bat. Oraingoan Lizarraga aldera joan ginen eta gero Alegira joan etorria. Jendea fuerte d**o eta ez daudenak gogotik sufritu behar izan zuten. Agian bi taldeetan banatu beharko dugu hurrungoan nibelak oso desbenik bait dira eta itxaroteko joera geroz eta txikiagoa da. Baloratu egin beharko dugu.

12/03/2012

Beno, larunbatean beti bezala irten ginen, matxaka eta ez matxaka, eta oraingo honetan kostako buelta eman genuen, eta beti bezala, batzuek beteak baino errezago joan baziren ere giro ona izan genuen eta jende ugari bildu ginela ere esan liteke.

07/03/2012

Badakizute txirrindulari guztiak, beti bezala larunbatetan goizeko 9etan gelditzen gara Ordiziako renaulten.

14/10/2011

Larunbatean urriak 15 asteroko irteera egingo dugu. Beti bezala Toyotako bidegurutzen geratu gara(Ordizian) 9etan. Animo.

Dirección

Aita Urdaneta Etxaldea, 9, 4º/Ezk
Villafranca De Ordizia
20240

Teléfono

635700083

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Txindokipe publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Txindokipe:

Compartir

Categoría