29/06/2026
Asteburu honetan Infantil Mailako Euskal Herriko Txapelketa ospatu da Irunen. 🏊♀️💦
Kategoria honetan gure klubeko 10 igerilarik hartu dute parte, orain arte klubak maila honetako txapelketa batera eraman duen parte-hartzaile kopururik handiena izanik. 👏🏼
Asteburu bikaina izan da, marka pertsonal ugari hobetuz eta talde gisa pauso handi bat emanez. ⏱️💪🏼📈
Nesken sailkapenean 8. postuan amaitzea lortu dugu🔥
Zorionak parte hartu duzuen guztioi! 🏊♀️💦👏🏼🚀