25/05/2026
Lunes Gernikes, golperik bez. Baia oingotan bai, berezixe da ta, badator XII.Mendiajaia. Maiatzaren 31rako oharrak hemen behien 👇🏻 arretaz irakurri 👀.
* Egunean bertan izena emoteko aukera egongo da 📝☑️. Horretarako, Pasilekuko plazan egongo diren arrolapetarrak bilatu. Eurek lagunduko dotzue izena ematen. Ohiko legez, bertan egongo da martxalari eta korrikalarientzako kontsigna norbanako danon gauzak izteko 🎒.
*Dortsalak, lasterketa egunean banatuko dire. 07:00rek bueltan Pasilekuko plazan egongo gara! Bertan mahaitxo batzuk egongo dire dortsala+ kamiseta edo galtzerdiakin batera jasotzeko.
*Aurton ere, irteera eta helmuga gunea, Pasilekuko plazan izango da. Gogoratu dortsala ondo jartzea ⏰. Lasterketa eta martxa bukatzean, mangerak 🚿 egongo dira. Mesedez, erabili itzazue 👞 garbitzeko.
*Aparkatzeko, Astrako parking 🅿️ edota Seber Ikastola alboko parkingak erabili ditzakezuez. Garraio publikoan etorriz gero, erdiko geltokietan geratu Pasilekutik hurbil egoteko.
*Pasta jana 🍝 13:00etatik aurrera hasiko da. Mesedez, erabiltzen den materiala, d**okion zabor ontzietara bota eta txukun utzi. Kontainerrak plazan bertan egongo dira.
*13:00etan, anoa guneak itxiko dira eta korrikalari/ martxalariak, antolakuntzakoen jarraipenak segi beharko dituzte. Mesedez, errespetatu antolakuntzaren oharrak, izan ere, guztion ongizatea bilatzea da gure helburua.
*Dutxatxeko Gernikako polideportiboa izango duzue. Ezingo da polideportibora sartu erropa zikiñarekin. Lehen aipatu bezala, mangerak erabili eta garbi sartu.
*Martxalari zein lasterkariak, jarraitu bidean dauden seinaleak eta adi egon bide gurutzeetan. Dena d**o markatuta baina ezagutzen ez baduzu, adi egon. Arrolapetarrak izango dira bidean zehar danori laguntzeko.
Beste barik, zalantzarik izanez gero, istoria destakatuean infoa d**o, bestela idatzi billurrik barik 😉