19/08/2026
Urrezko Kopa 2026 🥇🏆
31 minutu eta 47 segunduko kolpez-kolpeko borroka, hasieratik amaierara 🪵🪓
Beroa eta hezetasuna etsai izaten ditut proba honetan, baina aurten harremana pixka bat hobetu dugu 🌥️ Giro aparta izan dugu, eta aizkoraz disfrutatzeko aukera eman digu. Beno… “disfrutatu”, je,je 🥵
Hala ere, aurtengo garaipen honetatik haratago, saririk bereziena urrezko kopako palmaresean lehenengo bien artean sartzea izan da. Momentu hauek ez dira ahazten 🥹🫠
Eta eskerrik asko bihotzez zoriondu nauzuen guztioi. Lan luze eta gogor honi aurre egiteko ateratzen dugun indarraren zati handi bat zuek ematen diguzue 🫂
Seigarrena etxera! 🤎🏆