13/05/2026
Pasa den larunbatean La Casillako pabilioian Kick Boxingeko Euskadiko txapelketa ospatu zen, zeinean gure taldeko 19 kirolarik izena eman zuten, baina horietako 15 bakarrik hartu zuten parte, lauk (Xiomara de la torre, Antzira Carrón, Eneritz Iñarritu eta Urtzi Roman) haien kategoriatan aurkaria ez baitzuten izan. Haiekin, entrenatzaileen taldea bere osotasunean (Nerea Rojo, Ruth Cieza, Aitzol Landaburu, Emilio Segador eta Uxue Nieto) eta junior eta senior taldeko zeinbait parte hartzaile egon ziren laguntza ematen; horiekin bateko, Joserra Montes epaile gisa egon zen.
Egun horretan borroka onak ikusteko aukera izateaz gain, ikasketaz, barrez, kidetasunez eta emaitza onez beteriko eguna izan zen.
Berriz ere agerian geratu zen eguneroko lanak emaitzak ematen dituela, eta baita Muskizek beste behin nazio mailan ordezkapena izango duela.
Eskerrak eman nahiko genizkioke familiei eta bertara gerturatu ziren taldeko partaide guztiei animatu, lagundu eta egunaz gozatzeagatik; izan ere, babesa jasotzea oso garrantzitsua da larunbatean bizitako bezalako egunetan, non kirolariak denboraldi osoko lana jardunaldi bakar batean jokoan jartzen duen.
Eskerrak ere gainerako taldeei izandako kiroltasunagatik, antolatzaleei eta epaileei jardunaldi luze horretan haien lana aurrera eramateagatik. Hauen guztien lanarik gabe ezinezkoa litzateke horrelako txapelketetan parte hartzeko aukera izatea.
Bide egokitik aurrera goaz.