22/06/2026
🗣️ Lekeitioko ###III. Triatloia! Beste urte betez Lekeitioko kaleak kirolez blai Garraitz Kirol Taldetik hainbeste mimoz antolatzen dugun kirol proban!
Betiko legez, baina ezin ahaztu betikoak, gure bolondresak! Berriz ere 200dik gora izan zarete proba aurrera atera duzuenak! ZUEK GABE HAU EZINEZKUA IZANGO ZALAKO! Eskerrik asko bihotzez Garraitz Kirol Taldearen izenean! 🫂❤️
Garraitz Kirol Taldeko kideek erakutsitako maila ere izugarria izan da aurtengoan! Aratz Aizpurua 3. sailkatua 🥉, Aner Larreategi 4.a, Julen Ugalde 5.a, Martin Zubiaur 11.a, Aner Zumaran 12.a, Mireia Arrillaga 12.a... etab etab etab! Horretaz gain gizonezkoetan taldeka garaipena lortu genuen!!! 🏆 Urte osoko lana bistan gelditu da eta hurrengo urteetan honek hobera egingo duela argi daukagu, zalantza gabe! 💪🏼💪🏼💪🏼
Kirol arloan jarraituz, nola ez aipatu Mikel Arrasate aurtengoan, Lekeitioko Triatloiaren historian lehenengo Lekeitiarra izan baita proba irabazten! Zorijonak Mikel! Txikitatik izan zara extraterrestre bat eta orain zure izena gorenera igotzeko momentua dozu! Segi! 💪🏼
Ezin gara ahaztu gure taldekide den Zenarekin, triatloiaren aurreko egunetan bizikletako istripua izan zuen eta hain ondo prestatuta zeukan lasterketa ezin izan baitzuen egin. Hurrengo urtian fuertiago helduko zara Zena! Ez daukagu dudarik! 🤩 Zure kasuan, Joanes, datorren urtian barriro podiumian ikusiko zaitxugu! ❤️🩹
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Lekeitioko herriari, zuen animo eta berotasun guztia sentitu baitugu, bai antolatzaile eta baita kirolariok ere! Mila esker!! ❤️❤️❤️