01/06/2026
FINALA:
B KOPA:
KUTTURRU B 5 IJITOK 6
KUTTURRU B: Alvarez, Moha, Ismail, Mohamed eta Sala. Mariano, Ben Zine, Soufianne eta Ala.
IJITOK: Portillo, Aseginolaza, Manso, Julian eta Garmendia. Adurriaga, Julen, Jauregi, Pellus eta Dominguez.
EPAILEAK: Benito Huarte eta L.Gurrutxaga. Ismailek ikusi zuen txartel horia Kutturru B talderen aldetik eta Dominguez, Jauregi eta Garmendia izan ziren Itsasondokoen aldetik ikusi zutenak.
GOLAK: Kutturru B: Ben Zine, Mohamed, Sala, Moha eta Ismail. Ijitok: Aseginolaza (3), Jauregi (2,) eta Garmendia.
Ijitok bereganatu zuen B Mailako Kopa, neurketa estu baten ostean. Azken segundoetan, erabaki zen auzia.
Bi aldiz aurreratu ziren Itsasondokoak baina ondoren Ikaztegietakoek 3-1eko partziala sartu eta 5-3 jarri ziren markag*iluan. Etxekoek ez zuten jakin hori defendatzen, atzean hutsak egin eta faltaz betez. Neurketa berdindu ostean, azken segundoetan falta bikoitz bati esker Garmendiak erabaki zuen auzia.