Santa Barbara Elkartea

Santa Barbara Elkartea Santa Barbara Elkartea Hernaniko kultur eta gastronomia elkarte zaharrenetako bat da, 1947an sortua.

Urte bukaerako partida ederra jokatu dugu gaur Elur-Txoriko lagunen aurka. Giro ederra eta jokaldi politak ikusi dira, b...
31/12/2024

Urte bukaerako partida ederra jokatu dugu gaur Elur-Txoriko lagunen aurka. Giro ederra eta jokaldi politak ikusi dira, beraiek 2-1 irabazi duten arren ☺️

Partida bukatzerakoan ere ikusi da bi taldeen arteko harreman estua.

Aurten ere, elkartearen URTEROKO AFARIA elkarrekin ospatu dugu elkarkide eta lagunekin batera, honakoa izango delarik me...
01/12/2024

Aurten ere, elkartearen URTEROKO AFARIA elkarrekin ospatu dugu elkarkide eta lagunekin batera, honakoa izango delarik menua:
- Arrain zopa.
- Legatza arrautza-irinetan.
- Azpizuna piperrekin.
- Adarragako hostore tarta.
Gau ederra pasa genuen atzokoa, milesker antolatzaile, laguntzaile eta etorri zineten guztiei.

Ostegun honetan jokatu da Hernaniko ###VIII. Elkarte Arteko Mus Txapelketako final haundia Karobi Elkartean, eta Santa B...
01/12/2024

Ostegun honetan jokatu da Hernaniko ###VIII. Elkarte Arteko Mus Txapelketako final haundia Karobi Elkartean, eta Santa Barbara A taldeak saria eraman du, Ander eta Asier Polaina anaiak osatuta, Santa Barbara B taldea bigarren geratu delarik, Dani Plaza eta Jonkar Estefano. ZORIONAK gure elkarteko bi taldeei!

Gaur Hernaniko Euskal Jaietan, berriz ere Getariako Txakolina D.O. -rekin egun ederra eta izugarrizko giroa izan ditugu ...
14/09/2024

Gaur Hernaniko Euskal Jaietan, berriz ere Getariako Txakolina D.O. -rekin egun ederra eta izugarrizko giroa izan ditugu Santa Barbara Elkartearen kanpoaldean, Iturriaga kalean. Ulacia, Agerre, Ameztoy eta Gainzako txakolinak probatu ahal izan dituzte hernaniarrek eta 2.000 pintxo inguru banatu ditugu. Milesker guztiei!

Goizez, Santa Barbara Elkartea  eta Etxeberriko elkarteko ume eta gaztetxoen danborrada  emanaldia kaleetan zehar. Gure ...
24/06/2024

Goizez, Santa Barbara Elkartea eta Etxeberriko elkarteko ume eta gaztetxoen danborrada emanaldia kaleetan zehar.
Gure kide Zaparen argazkian geldialdia ere.

24/06/2024

Santa Barbara Elkartea danborrada urtero legez, gaua animatzen, Sanjoanetako bezperari ongietorri!

Atzo ELKARTEEN ARTEKO MUS TXAPELKETAren afaria eta sari banaketa izan ziren.Irabazleak ELUR TXORI (A) elkarteko bikotea ...
18/12/2023

Atzo ELKARTEEN ARTEKO MUS TXAPELKETAren afaria eta sari banaketa izan ziren.
Irabazleak ELUR TXORI (A) elkarteko bikotea izan zen.
Bigarrenak ETXEBERRI (B) elkarteko bikotea.
Hirugarrenak KAROBI (A) elkarteko bikotea.
Laugarrenak ELUR TXORI (B) elkarteko bikotea.
Zorionak irabazleei eta milesker denoi parte hartzeagatik!

Egun ederra izan degu Hernaniko Euskal Jaietan Getariako Txakolinarekin
17/09/2023

Egun ederra izan degu Hernaniko Euskal Jaietan Getariako Txakolinarekin

Haurren danborradarekin goiza ederra pasa degu, Etxeberriko danborradarekin elkarlanean.
25/06/2023

Haurren danborradarekin goiza ederra pasa degu, Etxeberriko danborradarekin elkarlanean.

Ekainak 23ko gauean, urtero bezala, Santa Barbara Elkartea danborrada berriro etorri zen herriko jaiei ongi etorria emat...
25/06/2023

Ekainak 23ko gauean, urtero bezala, Santa Barbara Elkartea danborrada berriro etorri zen herriko jaiei ongi etorria emateko. Gau ederra pasa genun!

Sanjoanak prestatzen...🥁🥁🥁
21/06/2023

Sanjoanak prestatzen...
🥁🥁🥁

Txakolin egunerako, dena prest!
03/06/2023

Txakolin egunerako, dena prest!

Dirección

Nafar Kalea, 12
Hernani
20120

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Santa Barbara Elkartea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Santa Barbara Elkartea:

Compartir

Categoría