24/03/2026
EUS | Argitaratu nahi ez genuen argitalpena. Dena saiatu genuen, hatz-puntekin ia ukitu genuen, baina ez zen nahikoa izan. Hasierako 2-0arekin mailari eustea oso gertu egon zen, baina Arenal Emevek partidari buelta eman zion eta 2-3 amaitu zen.
Mailaz jaitsi gara.
Une mingotsa da, eta ez diogu zapore gozorik eman nahi. Asteak eta hilabeteak igaro ahala, agian bizi izan ditugun bi urteez jabetuko gara, baina une honetan zaila da.
Hala ere, eskerrak eman nahi dizkiegu boleibolaren elitean bi urte hauek bizitzea posible egin duten pertsona guztiei. Eskerrik asko gu babestera etorri zen publikoari eta sortu zen giro paregabeagatik. Eskerrik asko Galdakaoko jende guztiari, gurekin bat egin eta bultzada eman digulako. Eskerrik asko zuzendaritza-batzordeari eta klubeko lan-talde guztiei, egin duten ahalegin ikaragarriagatik, dena aurrera ateratzeko. Eskerrik asko Galdakaoko Udalari, Bizkaialde Fundazioari, babesleei eta laguntzaileei, euren inplikazioari esker bi urte hauek posible izan direlako. Eta batez ere, noski, eskerrik beroenak jokalariei eta entrenatzaileari, partidaz partida eta entrenamenduz entrenamendu, mailari eusteko gogor borrokatu dutelako, oztopoak gaindituz eta askotan benetako malabarismoak eginez. Ezin izan da, baina azken unera arte dena eman da.
Jakina, jarduerak jarraitzen du. Eta hemendik aurrera, datorren urteari begira lanean hasiko gara, berriz altxatzeko, zauriak sendatzeko eta guztia emateko prest egongo den proiektua berreraikitzeko. Baina hori pixkanaka kontatuko dizuegu.
Momentuz, gizonezko senior talde nagusiak amaiera ematen dio denboraldiari. Baina ez, inondik ere, klubaren jarduerari: orain autonomia eta nazionaleko txapelketen fasea dator kategoria baseetan, klub eta selekzioen artekoa, hondartzako boleibol lehiaketak… Honek ez du etenik. Ondo izan!