30/03/2025
2024-2025 denboraldia amaitu da eta atseden hartzeko ordua heldu da. Zenbat entrenamendu, izerdi, zenbat kilómetro eta bidai, zenbat lehiaketa, zenbat dortsal, urduritasun, beldur, zenbat animo, zenbat oihu, zenbat besarkada, zenbat furgoneta, zenbat irri, zenbat abentura, zenbat Ardoi ta zenbat Contienda, Beret, Somport edo Abodi, zenbat Iturramako saio, zenbat euripeko rollerski…
Milesker bide honetan MADERA VIVA eta CARAVANAS ITSASO bidelagun izateagatik. Zuek ere Irrintzi Ski egiten duzue.
2025-2026 prest gara