31/08/2026
🧡💜🤍❤️ Abuztua amaitzeko, aste bete-betea Euskadi Fundazioaren egituretan: garaipena harrobian, goi-mailako lehia Frantzian eta 2027ko proiektua indartzen duten hainbat berri.
🧡 Euskaltel-Euskadi. Tour du Poitou-Charentesen Hodei Muñozek bigarren egin zuen azken etapan, garaipena oso gertu izan ondoren, eta Axel van der Tuuk laugarren sailkatu zen sailkapen nagusian, podiumetik sei segundora. Kepa Ormazabal BBK-Euskadiko txirrindulariak, berriz, profesionalekin debuta egin zuen stagiaire gisa. Igandean, talde laranjak Bretagne Classic WorldTour proban lehiatu zuen, Iker Mintegi taldeko lehen txirrindularia izanik.
💜 LABORAL Kutxa-Euskadi. Bretoinian bi hitzordu gogor izan zituen taldeak. Usoa Ostolaza 13. izan zen Kreiz Breizh Elites Féminin proban eta 15. Plouayko WorldTourrean, Cristina Tonetti eguneko ihesaldian protagonista izan zen jardunaldian. Etorkizunari begira ere, bi berri garrantzitsu: Ion Lazkano izango da taldeko manager berria 2027an, eta Sandra Alonso talde morera batuko da datorren denboraldian.
🤍 BBK-Euskadi. Aimar Galdósek Lehendakari Txapelketako lidergoari eutsi dio Zegaman seigarren amaitu ondoren. Taldeko beste multzo batek, berriz, igandean Plouayko Grand Prixean lehiatu zuen. Gainera, 2027ko plantillak lehen fitxaketa du: Bastian Laffitte BBK-Euskadira igoko da Team Iparraldetik, 23 urtez azpiko mailan bere garapena jarraitzeko.
❤️ Team Iparralde. Bastian Laffitte garaile Beasainen! 🏆 Ostiralean taldeak nazioarteko maila handiko hitzordua izan zuen Plouayn, eta bi egun geroago Laffittek garaipenarekin borobildu zuen astea Beasaingo Proban. Egun bereziak, gainera, aste honetan bertan baieztatu baita 2027an BBK-Euskadira egingo duen jauzia, Iparraldeko egituratik Euskadi Fundazioaren 23 urtez azpiko taldera.
Eta errepidetik ziklo-krosera: La Vila Joiosa Euskadi Fundazioaren ziklo-kros taldearen babesle nagusi bihurtu da. La Vila Joiosa-Fundación Euskadi izenarekin, Felipe Orts buru duen proiektuak beste urrats bat emango du 2026-2027 denboraldian.
Garaipenak, goi-mailako lehia eta harrobiari jarraipena ematen dion etorkizuna. Egurre! 🧡💜🤍❤️