Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea Beasaingo dantza talde bat gara. Urte osoan zehar dantza ekitaldi ezberdinak antolatzen ditugu. Oriamendi kaleko 10 zenbakian dugu egoitza

Beasaingo dantza talde bat gara eta 30 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen ditugu bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak...

Gure dantzaririk txikienek poz eta ilusio handiz hartu dute parte gaurko  -ko Dantzari Txiki egunean, beste hainbat tald...
19/04/2026

Gure dantzaririk txikienek poz eta ilusio handiz hartu dute parte gaurko -ko Dantzari Txiki egunean, beste hainbat talderekin batera.

Mila esker gonbitagatik Tobera Musika-eskola, aurten ere goizpasa polita egin dugu!

Xiberutikan Mendebaldera, dantzatzen duen euskaradun herria gara, gu ere  Beste behin, hunkigarria bezain ederra izan da...
30/03/2026

Xiberutikan Mendebaldera, dantzatzen duen euskaradun herria gara, gu ere

Beste behin, hunkigarria bezain ederra izan da euskaratik eta euskaraz, batzen gaituen gure hizkuntzak elkartuta, ekimen zoragarri honen parte izatea, Aurtzaka Dantza Taldea-ko lagunekin batera.

Oraina biziz, eta etorkizunera begira, etorkizunean euskararen pizkundea dantzaren bidez hauspotzen segiko dugu.

Dantzatzen duen herri euskaraduna ez da sekula hilko ( , 2026-03-28)

AEK

28/03/2026

Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak ere !

Beste urte batez, plazer handia izan da gure hizkuntzaren aldeko ekimen eder honetan elkarrekin lekukoa eramatea, -en, 2.946 kilometroan

Xiberutikan Mendebaldera, dantzatzen duen herri euskaraduna ez da hilko! Biba zuek❤

AEK Aurtzaka Dantza Taldea

Dantzaren bidez, gu ere  !Xiberutikan Mendebaldera, beste urte batez, Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea eta Ostadar dantz...
26/03/2026

Dantzaren bidez, gu ere !

Xiberutikan Mendebaldera, beste urte batez, Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea eta Ostadar dantza taldeetako kideok lekukoa elkarrekin eramango dugu, eta batera egingo dugu (2.346 kilometroan).

11:37ean, Oriamendi kaleko Correos parean elkar ikusiko dugulakoan, anima zaitezte gurekin batera gure hizkuntzaren aldeko ekimen zoragarri honetan parte hartzera! Aurretik eta ondoren, gainera, herrian festa giroa ziurtatuta izango dugu!

AEK

Bihar, Beasaingo Asanblada Feministaren eskutik eta  -en parte garen herriko hainbat eragilerekin batera, urtero bezala,...
07/03/2026

Bihar, Beasaingo Asanblada Feministaren eskutik eta -en parte garen herriko hainbat eragilerekin batera, urtero bezala, guk ere bat egingo dugu emakumeen eskubideen eta berdintasunean oinarritutako gizarte baten aldeko aldarrikapen hauekin


Astebeta pasa da Beasaingo Inauteri herrikoiak familia-giro eta lagunarte goxoan ospatu genituenik. Esteka hauetan dituz...
22/02/2026

Astebeta pasa da Beasaingo Inauteri herrikoiak familia-giro eta lagunarte goxoan ospatu genituenik. Esteka hauetan dituzue Goierriko Hitzak eta GITB Goierri Irrati Telebistak egindako kronika eta argazki-galeriak. Gozatu!

https://goierri.hitza.eus/2026/02/14/ostadar-dantza-taldearen-inauteria-estalpetik-estalpera/

https://gitb.eus/beasain/1771229925648-dantza-sorta-ederra-erakutsi-zuten-ostadarreko-lagunek-inauteri-herrikoietan

Ostadar Dantza Taldeak Inauteri Herrikoiak ospatu zituen larunbatean.

19/02/2026

Eskerrik asko, besteak beste Plaza dantzen ikastaroko kideak ditugun Rakeli eta Xantiri (Valentziarrak), aurtengo Beasaingo Inauteri herrikoietan prestatutako bazkari goxoagatik.

Aupa zuek👏👏

Igandera bitarteko epean (otsailak 22), eman ahalko da izena 2026ko Beasaingo haurren sokadantzan parte hartzeko.Informa...
19/02/2026

Igandera bitarteko epean (otsailak 22), eman ahalko da izena 2026ko Beasaingo haurren sokadantzan parte hartzeko.

Informazio guztia irakurtzeko eta izena emateko aukera esteka honetan duzue:

2026KO BEASAINGO INAUTERI HERRIKOIAK (2026-02-14)Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, denon artean lortu dugu Beasaingo...
18/02/2026

2026KO BEASAINGO INAUTERI HERRIKOIAK (2026-02-14)

Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, denon artean lortu dugu Beasaingo Inauteri herrikoiak ospatzea. Mila esker larunbateko festa-egitaraua egin eta ospatzea posible egin duzuen guztioi.

Bereziki esker bereziak eman nahi genizkieke uneoro laguntzen izan ziren guraso eta lagunei, eguerdiko bazkaria prestatu zuten eta era berean Plaza dantzen ikastaroko kideak diren Rakel eta Xantiri (), eta bazkalosteko bingo musikatua eta iluntzeko erromeria eskaini ziguten Aitor eta Marki musikariei (Aitor Alvarez eta Aritz Markinez). Era berean, eskerrik asko entsegu irekietara etorri eta dantza eginez, zein bestela egunean zehar lagunduz parte hartu zenuten guztioi ere.

"Jarrai zagun dantzan, dantzatzen den herria ez delako sekula hilko"

(Argazkiak: Ostadar Dantza Taldea eta Goierriko Hitza)

Euskal Herri osoan bezala, Beasaina ere badatoz  ! Inaute larunbatean, (hilak 14), egun osoko festa egitarauaren bidez o...
12/02/2026

Euskal Herri osoan bezala, Beasaina ere badatoz ! Inaute larunbatean, (hilak 14), egun osoko festa egitarauaren bidez ospatuko ditugu! Hementxe duzue informazio guztia:

OHARRA: Egun osoan zehar eguraldi txarra aurreikusita dagoenez, goizeko dantza-desfilea Nafarroa Etorbideko pergoletako frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo genuke.

Animatu, eta batu gurekin festara!

Urtero bezala, goizean dantza-desfile herrikoia eskainiko dute Ostadarreko dantzariek. Arratsaldean, berriz, Aitor eta Marki musikarien eskutik erromeria izango da Loinazko San Martin plaza azpian

Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak (otsailak 14, larunbata)Animatu gurekin batera   Inauterietako dantza, kolo...
02/02/2026

Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak (otsailak 14, larunbata)

Animatu gurekin batera Inauterietako dantza, kolore eta musikaz janztera!

Goizean dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu, eta arratsaldean Aitor era Marki musikarien eskutik (Aitor Alvarez eta Aritz Markinez) erromeria izango dugu!

Hementxe duzue aurtengo egitarauaren kartela, aurreko urteetako argazki batzuekin batera!

Zuen zain izango gaituzue🥳

19/01/2026

GARTXOT ETA MIKELOT. ISILARAZITAKO BI ARIMA (XII. mendea, Zaraitzu ibarra, )

Itzaltzuko bardoa zen , XII. mendean Zaraitzuko ibarreko herri, baso eta ibai bazterrak ahots eztiz alaitzen zituena, semearekin batera. Beraien hitzez historia kontatuz, euren arbasoei gorazarre egiten zieten. Besteak beste, Altabizkarko kantua kantatzen zuten, 778. urtean baskoiek Karlomagnoren tropen aurka Orreagan erdietsitako garaipenaren balentria kontatzen duen abestia.

Dena den, garai nahasiak ziren haiek. Bertara lekualdatu ziren Orreagako fraideak Mikeloten ahots gozoarekin maitemindu ziren, eta Orreagako kolegiatan sartu nahi izan zuten. Han, izena aldatu, mundu berriarena zen latina eta manerak erakutsi, eta euren ustezko bide zuzenera sartzen zituzten umeak, historia beraien hitzetan berkontatzeko.

Gartxotek, jazarpen horren aurrean, ezin izan zuen onartu bere semea fraideen esku uztea, eta azkenerako bere semea erail zuen hain maitea zuen Zaraitzu ibarreko lurrez itota. Ekintza horren ondorioz, Elkorreta mendiko leize-zuloan giltzapeturik bizitzera kondenatu zuten, eta bertan iragan zituen azken egunak gosez eta egarriz hil zen arte.

Kantuak dioen bezala, Gartxotek eta Mikelotek garbi erakutsi zuten norbere lurrean maizter izatea zein garesti ordaintzen den

ISILARAZITAKO HERRI BATEN OIHUA (Beasaingo Usurbe Antzokia, 2025-12-20):
Dantzariak: Ostadar Dantza Taldea
Musikariak: Andoni eta Iñigo Arzallus; Aitor Alvarez
Abeslaria: Julen Iraola
Abestia: "Itzaltzuko bardoa" (Benito Lertxundi, 1981)
Abestiaren moldaketa: Aitor Alvarez
Irudiak: GITB Goierri Irrati Telebista

Dirección

Oriamendi Kalea 10
Beasain
20200

Página web

https://dantzan.eus/kidea/OstadarDantzaTaldea

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ostadar Dantza Taldea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Ostadar Dantza Taldea:

Compartir

Categoría