10/04/2013
ANTOLAKUNTZA ETA ZALEGOAREN DISTIRA
Zarauztar baten ikuspegitik, ikaragarria eta hunkigarria izan da Goierriko jendearen jarrera. Jendea helmugan animatzen, Liernia eta Olaberri g*inak jendez g*inezka, jendea buru belarri antolakuntzan laguntzen eta giroak lagundu ez zuen arren, DENAK EGUNAZ DISFRUTATZEN!!!!
Antolakuntzan emandako egunak egia esanda ez dira ugari izan, 2012ko urriak 3an izan bai genuen lehen hartu emana Jose Luis Arrietarekin, baina oso intentsitate handikoak. Hasiera batean gure familiakoei, pazientziagatik, eta hasieran sortutako antolakuntza taldeari, egindako ikaragarrizko lanagatik, luzatuko nizkioke nire eskerrik beroenak, beraiei eskerrak atera bai ditugu 53. Euskal Herriko Itzuliko bi etapak.
Hasiera batean buru hauste gehienak diru kontuarekin lotuak ziren, eta ez EHIrako bakarrik, urteko 5 lasterketako eta kadete taldea aurrera ateratzeko ere dirua lortu behar zen. Elkarteko bazkideen arteko kezka nabarmena zen. Baina Beasaingo Udala, denda, taberna, jatetxe, hotel eta inguruko enpresei eskerrak aurrekontua aurrera ateratzeko g*i izan gara, eta esan beharra d**o beraien ateak beti izan ditugula irekita. ESKERRAK!!!!
Data hurbiltzen zioan heinean, jendea behar genuen, eta 200 bat behar ba genituen ere, 311 izan dira laguntzen izandakoak, elkarteko bazkideak, herriko beste elkarteetako bazkideak, herriko boluntarioak, beste herrietako txirrindulari elkarteetakoak, ala nola, Zegama, Segura eta Ataungoak eta Goierriko beste herrietako jendea. Hauen banaketa izan da hasiera batean uste genuena baino dedikazio gehiago eskatu digun lana. GOGORRA JOAN DA LAN HAU.
Trafikoaren kudeaketa lana ere ez da nolanahikoa izan. Hemendik eskerrak eman nahi nizkioke Udaltzaingoari eta Ertzaintzari, egindako lanarengatik eta Beasaingo biztanleei izandako pazientziagatik.
Eguna iritsita, aurreko lana ondo egina genuela eta nahiko lasai ginen, baina bi egunak zerura begira pasa ditugu. Euria, hotza, txingorra, elurra, argi indar mozketak, …, denetik ikusi ditugu, baina jendea txirrindulariak ikusteko eta animatzeko amorratzen, laguntzeko gogotsu eta horrelako etapaz gozatzeko prest. ESPERIENTZIA IKARAGARRIA IZAN DA GURETZAT!!!!
Beasaingo Udalaren eta Loinaz Txirrindulari Elkartearen izenean era batera edo bestera Euskal Herriko Itzuliaren antolakuntzan parte hartu duzuenoi BIHOTZ BIHOTZEZ MILA ESKER!!!!!!!!
Iñigo Aranguren