06/09/2026
BADATOR BERRIZ ERROMERIAKO DANTZEN IKASTAROA!
Erromeria entseguak Ibarra-kaldura itzuliko dira.
Irailaren 17an hasiko gara, osteguna, 20:30ean. Aurten, baina, aukera eman nahi diegu ikastaroetara orain arte etortzerik izan ez duten lagunei, aurrerantzean haiek ere dantzaz gozatzeko modua izan dezaten gure auzo eta herrietako erromerietan. Ez kezkatu, gero: apurka-apurka joango gara, tipi-tapa, poliki-poliki, ahalik eta gehienek ikas ditzaten dantzatuz ondo pasatzeko oinarriak… eta, gainera, DOAN!
Hala ere, kontuan izan: aurten plaza kopuru mugatua izango dugu lagun berrientzat, eta, beraz, interesatuta bazaude, lehenbailehen pasa zaitez taldearen bulegotik izena ematera, astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:00etara.
Horrenbestez, badakizu: jauziak, jota, arin-arin eta bestelako dantzagarri batzuk ikasi nahi badituzu, zure zain izango gaituzu, lehen egunean bertan, irailak 17, osteguna, 20:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.
Ez galdu aukera!
-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-
VUELVE EL CURSO DE DANZAS DE ROMERÍA
Vuelven los ensayos de romería al Ibarra-kaldu.
Comenzará el próximo jueves 17 de septiembre, a las 20:30 horas. Queremos que quienes no se atrevieron en su momento lo intenten ahora para poder bailar en las fiestas de los pueblos y de los barrios. Iremos poco a poco, paso a paso, y que todo el mundo aprenda lo más básico y fundamental para pasar un buen rato bailando… y además, gratis.
A tener en cuenta: este año tendremos plazas limitadas en estos cursos para la gente nueva así que, si estás interesad@, pasa cuanto antes por la oficina del grupo a apuntarte, de lunes a viernes de 18:30 a 20:00 horas.
Así que ya sabes: si quieres aprender a bailar jauzis, txulalai, esku dantzak, danzas juego, jota, fandango, porru, arin arin, ezpata dantza, bailables (habanera, pasodoble, vals, mazurka, polkas, exkotix…), pixt, borobila, txapeloaz… te esperamos el jueves 17 de septiembre a las 20:30 horas en el Ibarra-kaldu.
¡No pierdas la ocasión!