Argia Zentroa

Cómo llegar

Argia Zentroa Osasunaren Heziketa Integrala • Bidea argituz, bizitza eraldatuz ✨
☎️ 628 740 789

Elkarrekin mugitzen, esperientziak partekatzen eta geure buruari tarte bat eskaintzen 🤍🤰🏻Horrela bizi ditugu haurdunaldi...
26/10/2026

Elkarrekin mugitzen, esperientziak partekatzen eta geure buruari tarte bat eskaintzen 🤍🤰🏻

Horrela bizi ditugu haurdunaldiko saioak Argian ☀️ Egun bakoitzean nola zauden kontuan hartuta, ariketak zure beharretara egokituz eta prozesuan gertutik lagunduz.

Mugitzeko, hitz egitekoa, elkar ezagutzeko momentua. Zuretzako momentua 🤜🏼🤛🏼

20/10/2026

💉⚡ Zer da Neuromodulazioa eta nola lagun zaitzake?

Argia Zentroan ekografia bidez gidatutako teknika inbaditzaileak erabiltzen ditugu.

Neuromodulazioaren bidez:

👉 Nerbioaren ondoan orratza jarri eta korronte elektrikoa aplikatzen dugu.
👉 Mina gutxitzea edo muskuluen/ehunen aktibazioa lortzen dugu. 

Ezagutzen zenuen teknika hau?

Egon adi hurrengo bideoei teknika gehiago ezagutzeko 📲

ARGIA SOCKS 🧦⚡Lau modelo, zure estiloarekin bat egiteko! 🤍🖤Entrenatzeko, mugitzeko edo egunerokoan erabiltzeko. Aukeratu...
14/10/2026

ARGIA SOCKS 🧦⚡

Lau modelo, zure estiloarekin bat egiteko! 🤍🖤

Entrenatzeko, mugitzeko edo egunerokoan erabiltzeko. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna!

Eskatu zureak! 💛

Lehenengo ARGIA TALKS! 💛Larunbatean gure lehenengo topaketa izan genuen, Olatz Berastegi eta Ana Elosegirekin, psikologi...
05/10/2026

Lehenengo ARGIA TALKS! 💛

Larunbatean gure lehenengo topaketa izan genuen, Olatz Berastegi eta Ana Elosegirekin, psikologiaren arlotik gaur egungo erronkei buruz hitz egiteko.

Hausnarketarako, entzuteko, partekatzeko eta elkarrekin hitz egiteko tarte bikaina izan zen 🫂✨

Eskerrik asko Olatz eta Ana zuen ezagutza eta esperientzia gurekin partekatzeagatik, eta noski, gerturatu zineten guztioi! 🥰

Hau lehenengoa izan da… baina ARGIA TALKS-ek jarraipena izango du. 👀💛

Laster gehiago!

01/10/2026

🔎 Mina tratatu aurretik, zergatia ulertzea ezinbestekoa da.

Argian, fisioterapia saio bakoitzaren aurretik balorazioa egiten dugu, pertsona bakoitzaren egoera ezagutzeko eta tratamendua ahalik eta zehatzena izateko.

Mugikortasuna, indarra, test diagnostikoak… eta dinamometria edo goniometria bezalako teknologiak erabiltzen ditugu datu objektiboak lortzeko eta saioz saio izandako bilakaera neurtzeko 📊

Ez da soilik mina non dagoen jakitea; zergatik ematen duen ulertzea da gure helburua 💛

Aurpegi berri bat Argiako harreran! 👋Enara Andueza administrari gisa hasi da gurekin lanean, eta hemendik aurrera harrer...
28/09/2026

Aurpegi berri bat Argiako harreran! 👋

Enara Andueza administrari gisa hasi da gurekin lanean, eta hemendik aurrera harreran aurkituko duzue.

Administrazio eta Finantzetako goi-mailako ikasketak egin ditu. Txikitatik izan du lotura futbolarekin, eta orain, etapa berri honetan, gauza berriak ikasteko gogoz dator.

Ongi etorri Argiako familiara, Enara! 💛

Badator lehen ARGIA TALKS! 💬🌿Osasunaz hitz egiteko, ikasteko eta elkarrekin hausnartzeko topagunea sortu dugu Argian.Leh...
16/09/2026

Badator lehen ARGIA TALKS! 💬🌿

Osasunaz hitz egiteko, ikasteko eta elkarrekin hausnartzeko topagunea sortu dugu Argian.

Lehenengo saio honetan Olatz Berastegi eta Ana Elosegi izango ditugu gurekin, psikologiaren arlotik gaur egungo erronkei buruz hitz egiteko.

📅 Urriak 3
🕥 10:30ean
📍 Argia Zentroan

Saioa DOAN izango da, baina plaza kopurua mugatua denez, aurrez izena ematea eskertuko genizueke.

📲 Izena emateko, idatzi WhatsApp bidez: 628 740 789

Animatu eta zatoz gure lehenengo ARGIA TALKS-era! 🤍

🎙️ Badator ARGIA TALKS!Argian proiektu berri bati hasiera ematera goaz 🌱Osasunaz hitz egiteko topagune berri bat.Hilero,...
10/09/2026

🎙️ Badator ARGIA TALKS!

Argian proiektu berri bati hasiera ematera goaz 🌱

Osasunaz hitz egiteko topagune berri bat.
Hilero, osasunaren arlo ezberdinetako profesionalak gonbidatuko ditugu, tailerrak eta hitzaldiak eskaini eta interesatzen zaizkigun gaietan sakontzeko.

Mugimendua, elikadura, ongizatea, fisioterapia, osasun mentala… eta askoz gehiago 💭

Ikasteko, zalantzak argitzeko, partekatzeko eta, batez ere, gure osasuna hobeto ulertzeko espazio bat sortu nahi dugu.

Laster kontatuko dizuegu zein izango den lehenengo ARGIA TALK-a 👀🎙️

Mugimendua, indarra eta autonomia lantzen jarraitzea ezinbestekoa da adin guztietan 🌿Argiako senior entrenamenduetan, pe...
08/09/2026

Mugimendua, indarra eta autonomia lantzen jarraitzea ezinbestekoa da adin guztietan 🌿

Argiako senior entrenamenduetan, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako ariketak egiten ditugu, indarra, oreka, mugikortasuna eta koordinazioa lantzeko.

Helburua? Egunerokoan segurtasun eta konfiantza handiagoz mugitzea, aktibo mantenduz eta taldean gozatuz ✨

(eus) HAURDUNALDI AKTIBOA 🤰✨Haurdunaldian ere, mugimendua zure aliatu izan daiteke 💛Saio hauetan, haurdunaldiaren etapa ...
04/09/2026

(eus) HAURDUNALDI AKTIBOA 🤰✨

Haurdunaldian ere, mugimendua zure aliatu izan daiteke 💛

Saio hauetan, haurdunaldiaren etapa bakoitzera egokitutako ariketen bidez, indarra, mugikortasuna eta ongizatea lantzen ditugu, betiere modu seguruan eta bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Zure gorputza zaindu, aktibo mantendu eta etapa berezi honetaz gozatzeko espazioa 🌿

Plaza libreak ditugu!

Informazio gehiago edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan. 📩

Dirección

Azcoitia

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Argia Zentroa publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir