08/05/2026
Beilatokiaren sarrerako aretoaren sapaia berritu da, barruan jendea pilatzean burrunba sortzen baitzen oihartzunagatik. Datozen hilabeteetarako eta aurreragorako, udalak aurreikusiak ditu beste hobekuntza lan batzuk: beiratea eguzkitatik babestea berotegi-efekturik sor ez dezan, eta klimatizazio eta aireztatze sistema berritzea.
Herriko beilatokiaren mantenu- eta kudeaketa-lanez udala arduratzen da, erabat publikoa baita; Euskal Herrian gutxi bezala. Herrian erroldatuta dagoen edonork erabil dezake.
Bere garaian udalak beilatokia bere g*in hartzeko hautua egin zuen, herriko beste proiektu estrategiko askotan bezala, hori egitea etorkizuneko ikuspegiz jokatzea zela sinetsita. Heriotzak tabu izateari uzteko, naturalizatzeko, herritarrek behar duten beste zerbitzu publiko baten gisa tratatzeko eta pertsonen ongizateari lotzeko bidean aurrerapauso bat zela sinetsita.
Herriko hainbat norbanako, elkarte eta eragile aritzen dira heriotza eta dolua lantzen. Udalak denei eskerrak eman nahi dizkie, elkarlanean Oiartzunek aurrera egiteko beste alderdi bat baita.