18/09/2026
💻🤾 XPS PROGRAMARI BURUZKO PRESTAKUNTZA, DONOSTIAN
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak XPS programari buruzko prestakuntza-saioa antolatu du irailaren 26rako, Donostiako Kirol Etxean.
XPS kirol-jarduerak planifikatzeko, komunikatzeko eta aztertzeko erabiltzen den tresna digitala da. Prestakuntzan, programaren aukerak ezagutu eta haren erabileran sakontzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
👤 Saioa Imanol Alvarezek emango du, aurrez aurre eta gaztelaniaz. Parte hartzeko, ordenag*ilu eramangarria eraman beharko da, eta WiFi konexioa izatea beharrezkoa izango da. Plazak mugatuak dira.
📅 Irailak 26
🕘 09:00–12:00
📍 Kirol Etxea, Donostia
💻 Ordenag*ilu eramangarria eraman behar da
✍️ Izen-ematea: formulario bidez
Prestakuntza eta teknologia, Gipuzkoako kirolaren zerbitzura.
https://gip.eus/kt12d1