Mendiak eta Herriak

Mendiak eta Herriak Mendi gidariak 1976tik · Guías de montaña desde 1976 · Mountain Guides since 1976

Organizamos todo tipo de actividades de montaña: desde Senderismo en las verdes montañas de nuestro País Vasco, hasta Expediciones a los ‘ocho miles’ del Himalaya.

JOLIOTAR ALPEAK. TRIGLAV 2.864 m. Eslobenia ezagutuzEguraldia lagun,  Eslobenian barrena trekking zoragarri bat burutu d...
09/09/2022

JOLIOTAR ALPEAK. TRIGLAV 2.864 m. Eslobenia ezagutuz

Eguraldia lagun, Eslobenian barrena trekking zoragarri bat burutu dugu, hango mendirik altuena, Triglav handia, igo dugularik.

ALPEAKDufourspitze (4.634 m)Monte Rosa mendiguneko garaiena eta alpeetako bigarrena.Hiru kordada besterik ez atzo. Elur ...
08/08/2022

ALPEAK

Dufourspitze (4.634 m)

Monte Rosa mendiguneko garaiena eta alpeetako bigarrena.

Hiru kordada besterik ez atzo. Elur berriak urratsa estali eta ertza “zikindu” zuen. Elur berriari lehortearen ondorioz glaziarraren behekaldeko labirintoa gehituta, berez luzea den igoera are luzeago bihurtu zuen. Baina Alemania-Txekia-Euskal Herria elkarlanari eta sasoiari esker, 10etarako gailurrean ginen, ordu bietan gosalduta, jeje…

ALPEAKWeissmies (4.017 m)Allmagheller aterpetik hego ertza jarraituz.Giro bikaina.
07/08/2022

ALPEAK
Weissmies (4.017 m)
Allmagheller aterpetik hego ertza jarraituz.
Giro bikaina.

DOLOMITAK. PICCOLO LAGAZUOI Via del buco (280 m, IV)CINQUE TORRI Torre Grande OvestVia delle guide (120 m, IV)
03/08/2022

DOLOMITAK. PICCOLO LAGAZUOI

Via del buco (280 m, IV)
CINQUE TORRI Torre Grande Ovest
Via delle guide (120 m, IV)

DOLOMITAK. PELMO (3.168 m)Beste erraldoi bat. Edozein aldetatik begiratuta igoera errazik ikusten ez zaiona eta agian ho...
31/07/2022

DOLOMITAK. PELMO (3.168 m)

Beste erraldoi bat. Edozein aldetatik begiratuta igoera errazik ikusten ez zaiona eta agian horregatik da hain erakargarria. Lehen begiradan harrapatzen du mendizalea. Falzaregon eskalatzen ibili ondoren Venezia aterpera jo dugu, erraldoiaren oinetara. 1957 John Ball irlandarrak eta bertako gidari batek topatu zuten erraldoiaren gainera igotzeko giltza: horma erditik horizontalean zeharkatzen duen "bira", "Cengia di Ball" izena hartu zuena.
Hainbestetan behetik edo paretik begiratu ondoren, gailurreko ikuspegiaz gozatu degu azkenean.

DOLOMITAKTOFANA DI ROZES Ferrata LipellaCivettaren ondoren Cinque Torrin eskalada lasai bat egin ondoren, mendi ERRALDOI...
29/07/2022

DOLOMITAK
TOFANA DI ROZES Ferrata Lipella
Civettaren ondoren Cinque Torrin eskalada lasai bat egin ondoren, mendi ERRALDOI honen gailurrera igo gara, Lipella ferraten erregina jarraituz.
Eguraldia nahasia zegoela eta, bakar bakarrik egoteko zortea izan dugu!

29/07/2022

DOLOMITAK
TOFANA DI ROZES Ferrata Lipella
Civettaren ondoren Cinque Torrin eskalada lasai bat egin ondoren, mendi ERRALDOI honen gailurrera igo gara, Lipella ferraten erregina jarraituz.
Eguraldia nahasia zegoela eta, bakar bakarrik egoteko zortea izan dugu!

DOLOMITAKCIVETTA. Alleghesi burdinbideaEuskal Herritik bidaia luzea egin ondoren Sonino al Coldai aterpeak harrera bikai...
28/07/2022

DOLOMITAK

CIVETTA. Alleghesi burdinbidea

Euskal Herritik bidaia luzea egin ondoren Sonino al Coldai aterpeak harrera bikaina egin digu. Jan ta lo ederto.

Hurrengo egunean Civettak beste hainbeste. Jende gutxi topatzeko zortea izan dugu. Isiltasunaz eta paisaiaz gozatu dugu igoera eder honetan.

ALPEAK. Mont Blanc du Tacul (4248 m)Astea bukatzeko eguraldi zoragarria. Gailurrean lasai-lasai hamaiketakoa, paisaiaz g...
09/07/2022

ALPEAK. Mont Blanc du Tacul (4248 m)

Astea bukatzeko eguraldi zoragarria. Gailurrean lasai-lasai hamaiketakoa, paisaiaz gozatuz

ALPEAK. Allalinhorn (4027 m) Weissmies (4017 m)Metro Alpin-i esker azkar egiten da Allalinhorn. Eskerrak, eguraldi nahas...
04/07/2022

ALPEAK. Allalinhorn (4027 m) Weissmies (4017 m)

Metro Alpin-i esker azkar egiten da Allalinhorn. Eskerrak, eguraldi nahasiak ez baitu betarik ematen batzuetan. Ibilbidea baldintza onetan oraindik, hala behar luke, baina uda arraroa datorkigu. Edo agian “normaltasun” berria da: ekainean abuztuko baldintzak.

Weissmies glaziarretik igotzeko igoera itxita d**o serak bat jausten ari dela eta. Almaghelletik igo genuen. Igoera normala beharrean Rotgrat aukeratu genuen eta jeitsiera normaletik. Elur berriak lan dezente eman zigun baina ibilbidea osatu eta pozik. Bi kordadak besterik ez genuen egin, gainontzekoak (20 bat) beste aldetik igo ziren.

Aralar Camp Base

ALPEAK. ECRINSBuruan genuen plana eguraldi eta mendiaren baldintzetara egokituz joan gara.Ecrinseko mendi zorrotzek ibil...
25/06/2022

ALPEAK. ECRINS

Buruan genuen plana eguraldi eta mendiaren baldintzetara egokituz joan gara.

Ecrinseko mendi zorrotzek ibilbide interesgarriak eskaintzen dituzte. Hauek eskalatu ditugu:

Arete de Bruyere – Rocher Faurio – Arete de Cineastes

ESKALADA. EUROPAKO HAITZAKHarkaitz eskalada/alpinismo irteeraHiru eguneko zeharkaldi borobila, tartean Santa Ana eta Urr...
11/06/2022

ESKALADA. EUROPAKO HAITZAK

Harkaitz eskalada/alpinismo irteera
Hiru eguneko zeharkaldi borobila, tartean Santa Ana eta Urriellu eskalatuz.

Fuente De-ko aparkalekutik abiatu eta Jenduda kanalean gora Veronika aterpera. Bertan Jorgeren abegi ona, hizketaldi filosofiko eta gosari paregabeak.

Gosaldu eta Santa Anara. Eguraldi zakarra medio, Espolon Rojizotik beharrean ekialdeko ertzetik igo genuen. Gaua Urrielluko aterpean.

Hurrengo egunean Urriellu Martinez Anaien bidetik. Eta ibilbidea borobiltzeko, Collada Bonitatik, Peña Vieja ondoan d**oen Canalonako lepora. Eta hortik bixi bixi Kablera. Oraingoan bai, aho batez, teleferikoan kotxera.
Zorionak Josemi eta Aimar semeari hain sendo aritzeagatik!

Dirección

Azcárate
31891

Horario de Apertura

Lunes 09:30 - 13:30
Martes 09:30 - 13:30
Miércoles 09:30 - 13:30
Jueves 09:30 - 13:30
Viernes 09:30 - 13:30

Teléfono

+34948513233

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Mendiak eta Herriak publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Mendiak eta Herriak:

Compartir

Categoría